XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dute tentakulu marginalik, baina zortzi beso oralekin janaria lortu eta ahora eramaten dute.

Normalean ez dute ahozabalgune zentralik, honen ordez, besoen sabelalde eta alboetan kokaturiko irtengune ugari agertzen direlarik.

Gonadak, Semaeostomeae-tan bezala, gastrodermisaren tolesturak dira.

Polipoak substratuari loturik agertzen dira, kutikula fin batek, ez osorik, estaltzen duen pedunkulu luze baten bidez.

Efirak eratzen dira polipoaren estrobilazioaren ondorioz.

Eszifomedusek bizitza laburra dute, azkar hazten dira, gero, tenperaturen, edo gutxi ezagutzen diren beste zergati batzuen eraginez hiltzeko.

Medusa hauen presentzia uraren tenperaturarekin erlazionaturik dago, eta beraz, ugariagoak dira udaldian.

CUBOZOA KLASEA Hasieran Scyphozoa taldearen barruan zegoen sarturik klase hau, baina hauekin desberdintzen dituzten ezaugarri nabarien ondorioz, egun klase bezala kontsideratzen dira.

Unbrela itxura kubiko edo laukizuzenekoa da.

Bizitza-ziklo oso bitxia dute.

Polipoak Hydrozoa-koen oso antzekoak dira, eta modu zuzenean medusa bakunera metamorfoseatzen dira, eta eszifopolipoek, berriz, zeharkako banaketak izaten dituzte, efiroak osatuz.

Medusa hauek ur tropikal edo subtropikalekoak dira, eta noizean behin baino ez direnez gure inguruetara hurbiltzen, ez ditugu gehiegi aipatuko.

Esango dugu, talde honen barruan, ezagutzen diren knidario pozointsuenak daudela heriotz ugari eragin dituztenak lurralde Indopazifikoan.

Zenbait lurraldetan, kubomedusek eragindako heriotzak marrazoek eragindakoak baino gehiago dira.

Gonada / Harizpi gastrikoa / Barrunbe gastrobaskularra / Exunbrela / Subunbrela / Aho irekigunea / Manubrioa / Zirro gastrikoa / Gonada / Erropalia / Velarium.

Eszifomedusa eta kubomedusen estruktura orokorra.

A) Semaeostomeae ordenako medusa; B) Kubomedusa (A. KORSCHELT eta HEIDERen arauera, 1936; LARSON-en arauera, 1976).